I Z O K I N egitasmoa

Euskokultur Fundazioak bultzatuta, 2011. urtean Bidasoa eskualdean, bertako kultur ekimenak eraginarazteko, Izokin egitasmoa mugimendu partehartzaile moduan sustatzea erabakitzen da.

Herriz herri jada martxan diren ekimenek zonaldean dagokien garapena izan dezaten lagundu asmo dugu. Euskal Herria Ardatz liburuan (2007) biltzen den bezala, euskal kulturaren sustapena eusko kultur gaien garapen iraunkor bezala ulertuta, Bidasoaldeko Kulturgaiak hartzen ditugu ardatz gure kultur zeregina geografia eremu honi atxikiz.

Hain zuzen ere, 2012.ean bultza asmo ditugun ekimenen artean daude Jauzarrea Fundazioak maiatzerako antolatu duen Atlantiar Kongresua edota Amaiur Elkarteak, Pier Paul Bertzaitzen zuzendaritzapean, uztailean eta abuztuan Amaiurren eta Maulen Nafarroako Konkistaz aurkeztuko duen ikuskizuna.

Aldi berean, Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan interesik duten bertako taldeekin euskara arruntean Haur hizkeraren bilketa sistematikoa antolatzen hasiak gara, urtebetetik gorako lan zama dakarren egitasmoa.